XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mª LUISA IRIZAR

Kaletarra izan banintza, agian, ez nintzen korrikalari izango

María Luisa Irízar Zubillaga korrikalari andoaindarra da.

1964ko urtarrilaren 29an jaio zen Andoaingo Garro baserrian eta hantxe bizi izan da 91ko azaroaren 2an ezkondu arte.

Egun, senarraren familiarekin bizi da Aiako Salbardin baserrian, baina M.ª Luisa eta senarra beren etxetxoa eraikitzen ari dira Ernioren magalean.

Andoaingo txikia azkar hasi zen korrika, nahiz eta bi urterekin oraindik oinez jakin ez, eta Garro baserriko sukaldean lau hanketan metro asko egin.

15-16 urterekin erabaki zuen atletismora dedikatzea; horretara eskolako lagunek animatu zuten.

Lehenengo, lasterketa herrikoietan hartu zuen parte; bigarren urtean, Gipuzkoa eta Euskalerriko txapelketetarako izena eman zuen.

Bi karrera hauetan lan ona egin zuen eta horretxek bultzatu eta animatu zuen M.ª Luisa bide horretatik jarraitzera.

Aitak pena handia hartu zuen ni korrika hasi nintzenean; bere ustez, kiroletik ez dago ezer.

Aitak ikasketak jarraitu eta gaur edo bihar lanpostua aurkitzea hobe zela zioen, behin eta berriz.

Kirolarekin ez nuela gauza handirik lortuko esan zidan.

Hori bai, etxean ez didate eragozpenik jarri, alderantziz, lagundu egin naute eta aholkatu.

Hala ere, M.ª Luisak ez du uste horregatik denik korrikalaria.

Baina egia da, baserrian bizitzeak lan-disziplina bat eman diola eta horrela errazago jasaten du kirolariaren bizitza gogorra.

Gaur egun goizeko 6.15 edo 6.30tan jaikitzen naiz, 40-50 minututako entrenamendua egiten dut, ondoren gosaldu eta lanera Andoina joaten naiz, hango udaletxera.